1958. urte bukaeran lau lagun bildu ziren Deban -Benito del
Valle, Julen Madariaga, Iñaki Larramendi eta Txillardegi bera-, eta han
ETA sortu zen. Erakunde berria Txillardegik «bataiatu» zuen, «euskaraz
besteek baino gehiago nik nekielako. Hasieran pentsatu genuen Aberri Ta
Askatasuna izena jartzea, baina siglek ATA ematen zuten eta Bizkaian
`ata’ [ahate] pato da… Ez zen egokia. Orduan, ATAren ordez, ETA bota
nuen; hitzak konjuntzioaren esanahitik aparte ez zuen besterik (…)
Wordpress.com