Toplam Sayfa Görüntüleme Sayısı

11 Mart 2013 Pazartesi

1958. urte bukaeran lau lagun bildu ziren Deban -Benito del Valle, Julen Madariaga, Iñaki Larramendi eta Txillardegi bera-, eta han ETA sortu zen. Erakunde berria Txillardegik «bataiatu» zuen, «euskaraz besteek baino gehiago nik nekielako. Hasieran pentsatu genuen Aberri Ta Askatasuna izena jartzea, baina siglek ATA ematen zuten eta Bizkaian `ata’ [ahate] pato da… Ez zen egokia. Orduan, ATAren ordez, ETA bota nuen; hitzak konjuntzioaren esanahitik aparte ez zuen besterik (…)
                           Wordpress.com

26 Şubat 2013 Salı

BERROETA

-Lanera, martxan, beleak zaindu bidenaar artoa karri. Landan baita artoa, pues artoa karri, belek al baitire yaten. Guk lan in, ta geo belek aprobetxatu. Belea badakizu zer den belea?
-Kartzen omen dazkute gure launtzeko, gure bazka yateko, guk lana in, ta gero belek jan.
-Urtetik urtera aumentatzen ai dire, ez omen da zil hiltzia, ta segi guri perjudikatzen ari dire. Guk lan in eta hek oaintxen artoa pikortzen den denb...
hasten den denboran pikortzen, pues yaten datzute, pues, baldin badie zortzi hamar, aldian zortzi hamar buru...ta fijate!
-Ezpaite libre, debekatue, prohibitue omen baite hiltzia. Pues eztakit ze ein behar dugun, pues, guk kosetxa zernahi gostaik pagatuz ahal den bezala lana in, eta gero oaintxen, ya probetxu man behauten denboran, beleek yatekottan ere, pues...
-Artoburue, burure, bai bertzea uzteute bai, hure han, hura ezpaite yeusteko. Bederatzi hamar, segun zer tropa dabilen, pues trop'hure, belia sartzen da, pues bat gelditzen da bijiletzen tropa, belea arbolean gelditzen da bat bijiletzen, balin badie hamar, pues sartiko die bedratzi, ta yaen tuzte pues bederatzi buru, ta bakar harek, yendia heldu bazaiote, pues iten du harek abisetu.
-Hoixe, erniak, erniak; erneak eta ....de mucha vista.
-A, bai, hoiek usmoa baute ta...
-Pues, artoa karri, azpitik moztu ta karri etxera: ez oaño ez, ke ba! Hoi utzi behar da ontzera, oño datorren bil hilebete edo hiru behar du kanpoan egon, baño zetako ai behar dugu hekendeko uzten?
-Artoa ta banabarra.
-
Nafarroako Euskaldunen mintzoak.Euskalerria Irratia/Matías Múgica

24 Şubat 2013 Pazar

-->
Prometeo

 
Probableki Prometeok dituen ikusmirak ederrak dira gero, baina ez du gorputzaldirik horretaz gozatzeko, ezta gogorik ere. Honela esaten da, etxea zenbat eta pobreagoa izan, orduan eta ederragoak dira etxearen ikusmirak. Bada, Prometeoz ere, antzeko zerbait esan liteke. Zenbat eta krudelagoa izan bere tortura, probableki orduan eta ederragoak ikusmirak.
Kaukaso mendi baten gain-gainean da Prometeo. Zeruan bada probableki hodei beltz-segizio luze-luze bat, zeruko hodei guztiak egun berean alargunduko balira bezala, eta dolumin-jantzi beltza jostun berari enkargatuko baliote bezala. Hozberoa ere ezin hobea, probableki. Eta inguruan mendi zabal ederrak, nonahi, zeruko dolumin-segizioari kontsolamenduzko eleak botatzen dizkietenak.
Euria ari du. Atertu gabe. Eta probableki udazkenik euritsuena aurtengoa.
Baina, esan bezala, Prometeok ez du gorputzaldirik dolumin-jantzi beltzez jantzitako hodeiez gozatzeko. Beti bada traba bat, munduko izaki hilkorrek erabateko zoriontasunaz goza ez dezaten. Segurua da, Prometeoren kasuan, putretzar lepo oker zikin batek duela errua, oraintxe berean, eta barkatu hitz joko kaskarra, bere gibelean dagoenak, bere gibelaren zain, bere patu krudela betetzekotan.
Ongi esan dugu. Ez arrano arranditsu bat, baizik eta putretzar lepo oker bat.
Zeusek Prometeo honela kondenatu zuen: Kaukasoko haitz batera lotu, eta egunez arrano batek bere gibela jan behar dio, gauez berriro ere senda dakion. Eta horrela egunak joan, egunak etorri, eternalki pairatu behar du sufrikarioa. Beraz, ez da harrigarria Prometeok probableki ikusmirari ezer erreparatu nahi ez izatea.
Probableki ez da hain ezaguna, ordea, ohiko kronikek datu hori jasotzen ez baitute, zer gosaltzen duen Prometeok, jatera ematen baitiote. Pikuak jaten ditu. Sasoian pikondotik hartu berriak, eta sasoitik kanpo, piku idorrak. Baina beti pikuak.
Arrano borreroa joan bezain pronto, ilunabarrean jeneralean, pikuak jateari ekin, eta ilundu ordura arte, jo eta ke pikuak jaten aritzen da Prometeo. Beraz, probableki ezin da esan dieta oso aberatsa denik, baina bai, ordea, osagarria. Prometeori susmagarria iruditzen zaio dieta errepikakor hura, baina zigor errepikakor bat jasotzen ari baita, eta beste elementu errepikakor bat eranstea bat datorrela pairatzen ari den kalbarioarekin.
Baina esan dugun bezala, putretzar lepo oker batek jaten dio orain gibela, eta ez arrano arranditsu batek. Arranoari edozein haragi-puska gustatzen zitzaion, edozer jan zezakeen mokoa ireki orduko, baina gibela ez zitzaion probableki gustatzen, Prometeoren gibela ez zitzaion batere gustatzen oso gustu arraroa zuelako, piku-zaporea, hain zuzen ere.
“Astuna da gero egunero gauza bera jan beharra. Eternalki errepikatzen den jangarria nazkagarria egiten zaigu, hau da, betiereko itzulera gastronomikoan bizitzea ere zigor galanta da” esaten zuen arranoak. Prometeorentzat tortura eternala zen, baita arranoarentzat ere, zeren nazkatu egin zen egunero gauza bera jan behar izateaz, eta izan zuen lehendabiziko aukeran putretzar bati igorri zion beharkizuna, lepo okerraz gainera, triste, gizarajo eta bakarti zen putretzar bati.
Probableki dagokigun istoriotik ateratzea da hauxe kontatzea, baina kontuak aurrekoa ulertzen laguntzen digu. Karibe aldeko kartzela bateko gatibuek greba egin zuten egunero gauza bera ematen zitzaielako jateko: langosta errea. Antzeko istorioak aditzen ahal dira Siberian, han kabiarra baino ez baitzuten jaten erbesteratuek. Asturiaseko presondegikoak, aldiz, izokinak jateaz gogaitu egin ziren. Eta jakina, Aginagan, angulak jateaz. Bidezkoa zen Prometeok zigor eternal hura jaso behar izatea, baina Zeusek arranoa ere eternalki kondenatu zuen.
Arranoak bazekien putreak nola konbentzitu.
“Jana segurua da. Hara joan, eta jatekoa zure zain daukazu. Ez du inongo arriskurik gainera, eta Zeusek ere eskertuko dizu zure lana. Eta badakizu? Zeusen adiskidantza izatea gauza handia da, dudarik gabe, baita gu bezalako hegazti mitikoentzat ere. Batek daki zer gaitasun edo erresuma handi ematen ahal digun”. Putretzarrak segituan lan-eskaintza onartu, eta lanera lotu zen.
“Zertarako daramazu zintzurrean joare hori?” galde egin zion arranoak putreari, putretzarrak lepoan zintzilik zeraman joareari begira.
“Ohitura berri bat, hildakoekin lan egiteko komeni zaiguna” erantzun zion putretzarrak. Arranoari probableki oso erantzun kaskarra iruditu zitzaion, eskasa, azalpenik gabekoa, baina ez zuen kontua gehiago sakondu nahi izan. Zertarako ote? Karibe aldeko gatibuak greban egotea ere langosta errea jan behar izateagatik. Askotxo dira mundu honetan diren misterioak. Prometeoren garaian, putreak hildakoen arimak zerura eramateaz arduratzen ziren. Lan hori ere ez zen makala, eta batek daki zer behar den lan hori ongi egiteko.
“Lana zurea da” esan zion arranoak.
“Noiz arte?” galde egin zuen putreak.
“Eternitateak iraun arte”.
“Luze joko du horrek”.
“Probableki”.
Anitz poztu zen putrea. Izugarri, zeren eta putreak anitz estimatzen baitzuen segurtasuna. Segurtasuna eta bakardadea. Ez zitzaion bat ere gustatzen egunero jatekoaren bila ibili behar izatea, probableki noiz, non eta zer jango zuen jakin gabe. Egunero gauza bera jan behar izateaz nazkatuko ez den izaki bat arduratuko da lan errepikakor horretaz.
Prometeok, aldiz, ahal izango balu, beste bati emango lioke bere tokia. Probableki ez, dudarik gabe. Ahal izango balitz, ez legoke orain Kaukaso mendi-kasko honetan, hotzak akabatzen, putretzarrak noiz lur hartuko ote duen beldurrez, egunsentiko eguzki lo galdua zeruko zalgurdian abiarazteko zorian dagoenean. Ahal izango balitz, taberna batean legoke orain, tabernarik ilunenean ere, eta ezti-ardoz hornitutako katilu ketua hartuko eta goitira goratuko luke, eta beste titan batzuekin, edo gizaki hilkor batzuekin ere topa egingo luke, eta bere zintzurrean behera hautemango luke ardoaren bizia, Prometeo oso lagunartekoa baita, lagunkoia, gizartekoia, zeren tabernetako lagunen arteko giroa maite-maite baitu, eta giro horretaz gozatzeagatik dago orain dagoen atakan, bakar-bakarrik, Kaukasoko haitz bati atxikirik, goroldioa harrira legez. Probableki betirako eta putretzar edo arrano batek bere gibela jan artean.
Hain lagunkoia izan ez balitz, ez lituzke adituko orain aditzen dituen joare baten dilin-dalan beldurgarriak, hor nonbait, eta bolo-bolo zabaltzen direnak. Joareak soinatzeak mugimendua dakar.
Putretzarra Prometeo jatera dator, duda-izpirik gabe. Hori egitera dator eta bere ezaguerak hala aginduko dio zeruko piztiari berandu baino lehen. Prometeoren ikus-eremutik kanpo dabil, eta gibeleko aldetik gustatzen zaio Prometeorengana hurbiltzea. Lotsak jota ibiliko da nonbait. Moko okerrak, begirada zakarrak, luma uherrek, pausu baldarrek eta lepo larrutuak ez dakarte ezer onik.
Ez du ohitura-falta putretzarrak, egunero egiten du-eta egintza hori, baina Prometeo beharrik gabe ere izutzea ez da gizalegezkoa. Jakina, basapiztia batek ez du zertan jakin gizalegea zer den. Zeusen agindua betetzen du, eta bidenabar ederki jaten du, dohainik eta nekerik gabe, itsu-itsuan eta buruhausterik gabe, zer den on eta zer den gaizto bitan pentsatu gabe, behin pentsatu gabe, egia esan, eta orain datorrena oso krudela baita, jauzi bat egingo dugu, probableki ezaguna baita.

21 Şubat 2013 Perşembe

Se ha perdido la nasal entre vocales en los préstamos de alguna antigüedad b.-nav. lab, ahate (...)<lat. anas, anatem.
Fonética Histórica Vasca
   Koldo Mitxelena

Blog berri honetan, Eunate ikastetxearen ondoko alorrean negu honetan izan dugun fenomeno harrigarri baten berri emango dugu. Gure ikastetxearen ondoan, putzu handi bat sortu da, eta ahate familia luze bat heldu zaigu. Ehun ahatekoa, gutxi gorabehera.